Ilunabarrean dantzan zikloa bueltan da hirugarren urtez. Oraingoan hiriko hainbat dantza talde eta eskolekin elkarlanean antolatu da: Jare, Adurtza, Algara, Indarra eta Udalaren Folklore Akademia. Dantzaldiak ostiraletan beharrean igandeetan izango dira, iluntzeko 19:00etan.
Urtarriletik apirilera bost saio egingo dira, hilero bat; martxoan bi. Bertan dantza talde bakoitzak bere proposamena eskainiko du, saio bakoitzari ukitu propioa emanez. Juan Mari Beltranen hitzaldi batek borobilduko du aurtengo eskaintza. Beltranek otsailaren 1ean bere azken liburua aurkeztuko du: Soinu-tresnak Euskal Herri musikan (1985-2010).
Lehen dantza saioa urtarrilaren 14an izango da eta Jare dantza taldeak gidatuko du.
Parte hartzeko GONBIDAPENA behar da. Eskuragai egongo dira Oihanederren
Giro hurbil eta atseginean euskal folklorean eta dantzan
trebatzeko aukera abian!
Iturri: