- San
Joan Konpartsak antolaturik, bihartik igandera arte ospatuko da Hernaniko XXII.
Dan-tzari Festa.
Ekitaldi jendetsuenak astebururako
erreserbatuko dira.
Izan ere, bihartik ostirala arte
Errenteriako Iraultza dantza taldeak antolatutako euskal janzkien erakusketa
ikusteko aukera egongo da Biteriko sukalde gelan 17.00etatik 20.00etara.
Gainera, ostegunean 19.00etan Iraultza taldeko Ramón GarcÃak baserritarren
janzkeren inguruan hitzaldia eskainiko du.
-Esan bezala, ekitaldi nagusiak
asteburuan izango dira. Hala, larunbatean dantzari txikien eguna ospatuko da.
11.30ean erdiguneko kaleetan zehar herriko Ttarla taldekoak irtengo irtengo
dira. Arratsaldean, 17.00etatik aurrera, Ttarlakoez gain, Gipuzkoako zortzi
talde eta Lapurdiko bat ere aterako dira. Amaitzeko, 19.00etan Plaza Berrin
erromeria egongo da Jeiki Hadi taldekoekin.
-Igandea, nagusien eguna izango da eta
10.45etik aurrera herriko kaleetan Euskal Herri osoko hogei talde dantzan
arituko dira. 13.15ean Gudarien plazan, talde guztiek Agintari dantza, Agurra, muxikoak, ari-arin
eta fandangoak eta Larrain
dantzaeskainiko dituzte. Atsegindegin bazkaldu ostean, erromeria
eta omenaldia izango dira.
(Noticias de Gipuzkoa)
Kapitain Etxea (Jantziaren Zentroa):